BERTSOTAN

Bertsolaritzari buruzko hausnarketak

Biharko egunean hasita (irailak 19) eta Bertsolari Txapelketa Nagusiak irauten duen bitartean, bertsogintzari buruzko artikuluak argitaratuko dira txapelketako webgunean. Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen Darwin eta gu izango da lehen gogoeta.

Hausnarketak 16 kultur eragilek, ikertzailek eta nazioarteko adituek egingo dituzte, eta asteartero artikulu berri bat irakurtzeko aukera izango da. Artikuluak idatziko dituztenak honako hauek izango dira: Uxue Alberdi, Ainhoa Azipurua, Arantza Urretabizkaia, Lorea Agirre, Xabier Sukia, Eñaut Agirre, Mateu Matas “Xuri”, Ane Labaka, Josu Goikoetxea, Eider Rodriguez, Ainhoa Agirreazaldegi, Harkaitz Cano, Manex Agirre, Martin Aramendi, Joanito Dorronsoro eta Iñaki Aurrekoetxea.

Egile bakoitzak “bere ikuspuntutik helduko dio gaiari: kantaera, identitatea, umorea, generoa, literatura, pertsonaien eraikuntza, doinutegia… Horrez gain, txapelketako fase bakoitzaren amaieran saioetako balorazioa egingo dute zenbait adituk”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button