BERTSOTAN

Bertsolaritzaren mapa dakar ‘Hitzetik Hortzerak’ formatu berriarekin

Eider Perezek aurkeztuta Hitzetik Hortzera denboraldi berria dator Euskal Telebistara. Formatu berriarekin dator gainera eta saioz saioz  denboraldiaren bukaeran, bertsolaritzaren mapa irudikatuko duen ‘college bat irudikatuko du.

Formatu berriarekin ez ezik, kontatzeko modu berriaz ere badator eta bertsolaritzaren aktualitateaz gain, gai-jartzaileak, bertso eskolak, antolatzaileak eta herriz herri eta lekuan lekuko protagonista oro ekarriko dizkigu edizio berriak. Protagonista eta elementu hauek dira “bertsoaren habitata, ingurunea, flora, fauna, klima… bertsolaritzaren ekosistema, osatzen dutenak. Eta atalez atal osatuko den collage batetan, ekosistema hori irudikatuko duen bertsolaritzaren mapa bat osatuko da  denboraldi amaierarako”, azpimarratu dute antolatzaileek. Hala ere bere esentzia mantenduz, plazaz plazako jarduna izango da bere oinarria eta iraileko lehen atalean, Donostiako Aieteko eta Trinitate plazako saioak emango dituzte.

Bertsolaritzaren mundua ondo ezagutzen duten Nerea IbarzabalAne LabakaMalen Amenabar eta Mariñe Arbeo gazteak izango dira Hitzetik Hortzera lantaldean gidoilari lanetan, ikus-entzunezko medioa eta ilustrazioa uztartuz. Era berean, elkarlanean arituko dira azken urteetan bezala, Bertsozale Elkarteko Felix IrazustabarrenaJexux Mari Irazu, Gaizka Azkarate, Eneritz Urkola, Luis Gurrutxaga eta Haritz Arrizabalaga.

1988an duela 30 urte emititu zen lehen Hitzetik Hortzera, eta hasieran hilean behin ematen bazen, berehala astero emititzen hasi zen. Edizio berri honetan hortaz, abendutik aurrera garai haiek ekarriko dizkigute gogora orduko irudi eta bertsoekin.

https://www.bertsozale.eus/eu/albisteak/bertsolaritzaren-mapa-osatuko-du-hitzetik-hortzera-saioak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button