BERTSOTAN

Bertsolaritzaren genealogia feministari begira

Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak bertso edukien sormenerako sortu duen Lanku Bekaren hirugarren edizioko sariduna Txakur Gorria Sormen Kolektiboa izan da, Ez daitezela ahaztu izeneko proiektuarekin. Bekaren helburuak bi dira: batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea.

Mariñe Arbeo eta Ane Labaka taldekideek hartu zuten saria, “bertsolaritzaren genealogia feministari begira, historia berridazteko edo berrirakurtzeko modu bat” eskaini nahi duen proiektuari esker. Egitasmoak 3.000€ko ordainsaria jaso du, eta Ez daitezela ahaztu emanaldia urte bukaera baino lehen estreinatu beharko du aipaturiko kolektiboak.

Aurreko bi edizioetan Erradikalak gara (Ane Labaka, bertsolaria eta Beatriz Egizabal, antzerkilaria) eta Gorria (Miren Amuriza, bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta, flamenko dantzaria) proiektuek jaso dute saria.

Ikusgarri horiek Euskal Herriko hainbat txokotan emanak izan dira, eta jasotako publikoaren txalo zaparradaka itzelak izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button