BERTSOTAN

Bertsolaritzaren artikulazioak

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Uda Ikastaroek elkarlanean antolatzen dute Bertsoa Unibertsitatean zikloa. Bertsolaritza eta ahozkotasuna ikuspegi ezberdinetatik aztertzen ari dira aspalditik, eta betiko lez, helburua da “gai horien transmisioa egitea eta etorkizuneko ikerketak abiatzeko hari muturrak ematea”.

Aurten ere, abuztuaren 22an eta 23an, bertsolaritza aztertuko da sakonki EHUko ikastaroetan Euskal Kulturari So. Bertsolaritzaren Artikulazioak ikastaroaren bidez.

“Bertsolaritza artikulazio berriek bizi dute. Hain segur, hori ere bada azkar egotearen arrazoietako bat. Ez da ordea lehen aldia; aurrez nozitu izan du artikulaziorik. Eta horri esker, besteak beste, egokituko zen bertsolaritza egungo gizartera. Biziberritu ala hil. Bertsolaritzak bizi dituen mudez eta dudez ariko gara ikastaroan, baina bizi izan dituenak gogoan, distantzia kronologikoak ematen duen argitasunaz. Horretarako baina, euskalkulturari erreparatuko diogu, bertsolaritza bere baitan hartzen duen baratze zabalari; zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea?”
Galdera horiek eta bidean ateratzen direnak erantzuten ahaleginduko dira bertaratuko diren adituak, tartean, Alberto Irazu, Harkaitz Zubiri, Iratxe Retolaza, Jon Maia, Josu Amezaga, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran.

Datu guztiak Mintzola Ahozko Lantegiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button