ARTEA

Bertsolaritzaren alde egindako ibilbidea saritzeko ALBEGALA

ALBEren sorrera 1980an gertatu zen. Urte hartan, Trino Azkoitia Azpitarte Azkoitiako seme getxoztartuak eta Andoni Iriondo Barrenetxea Mendaroko seme getxoztartuak elkar ezagutu zuten, halabeharrez, Bilboko Erakustazokan euskararen alde egin zen jaialdi batean.

Aurtengoa, baina, jaialdi berezia da. AHOBI sari ematearen bitartez, Trino Azkoitia eta Joseba Santxori esker ona adierazi nahi diete, duela 30 urte Algortako Bertsolari Eskola (ALBE) sortu zuten.
Joseba Santxok 47 urte ditu. Euskal Filologian lizentziaduna da eta gaur egun doktoretza prestatzen dabil. Euskal etimologia du ikergai. Zubia argitaletxeko zuzendaria ere bada. 1993, urtetik Txapelketa Nagusi guztietan izan da epailea. Algortako Bertsolari Eskolako hasiera hasieratik lanean aritu zen.

Algortako Bertsolari Eskolak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button