BERTSOTAN

Bertsolaritzarako guztia Durangoko Azokan

Durangoko Azoka abenduaren 6tik 9ra egingo da eta bertan, Bertsolaritzari buruz behar den edozer topatuko duzue Bertsozale Elkartearen eta Lanku argitaletxearen stand-etan.

Nobedade interesgarriak dituzue bertsozaleok: Beste larogei urtian Euskal Herriko Bertsoale Elkartearen 25 urteko ibilbidea laburbiltzen duen liburu eta DVDa; Bertsolari pelikularen DVDa; Bertsoa 2011 iazko bertsoaldi onenetakoak biltzen dituen DVD-a; Zazpi ebidentzia birjaiotzarako Xabier Amurizaren liburu berria; 11 kantatzeko Urko Egañak bertsolaritza eta hainbat ipuin uztartuz prestatu duen diskoa; Imanol Lazkano bertsolariaren bertso jarduna laburbiltzen duen CDa eta Txapelketa Nagusietako bertsoaldi onenak biltzen dituen CD bikoitza; Bapatean 2011: Plazetako urteko bertsogintzaren isla den bilduma; Ene Kantak taldeak Nafarroako Bertsozale Elkarteari laguntzeko argitaratu berri duen Neguari abesten diskoa.

Nobedadeez gain beste hainbat argitalpen ere topatuko ahalko dituzue stand horietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button