BERTSOTAN

Bertsolaritza Italiako Sardinian

Maiatzaren 2an eta 3an, kantu inprobisatuari buruzko jardunaldiak izango dira Sardinian. Hemengo bertsolaritzaren ordezkariak hara abiatuko dira.

Han, Andoni Egañak eta Karlos Aizpuruak hitzaldi bana emango dute; lehena bertsolaritzak hizkuntz komunitatean duen eraginaz mintzatuko da eta Aizpurua Mintzolaren eta Bertsozale Elkartearen egitasmoez ariko da. Hitzaldiez gain,  bertso saioak ere egongo dira eta horretarako Arrate Illaro eta Andoni Egaña Sardiniako cantadoriekin, hots, kantua inprobisatzen duten Sardiniarrekin elkartuko dira. Gai-jartzaile lanetan Karlos Aizpurua arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button