BERTSOTAN

“Bertsolaritza Ikastetxean” egitasmoak ikasturte berriari ekin dio

Bertsolaritza Ikastetxean egitasmoak ikasturte berria du aurretik, eta behar bezala ekiteko, Bertsozale Elkarteko 50 irakasle ehunka ikastetxetan arituko dira bertso eskolak ematen.

Abiatu berri den ikasturte honetan ere, hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen duten ikasle zein irakasle kopuruak gora egin du. Eta hori egindako apustu ederrari esker gauzatu dute bertsogintzan aritzen direnen aldetik: “Azken urteotan ahalegin berezia ari gara egiten materialgintzan eta irakasleen formazioan. Materialgintzari dagokionez, bertsoikasgela.eus  ataria baliatzen ari gara iaztik ikastetxeetan, eta daukaguna elikatzen jarraitzeko materiala sortzeko lanekin jarraituko dugu. Formazioari dagokionez, formazio gogoetatsua metodologian oinarritutako saioak egingo dira irakasle mintegietan, irakasle bakoitzak bere gelako praktika kontzientea egiteko. Gainera, ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko metodologia berritzeko ikerketa lana gauzatuko dugu”.

Horretaz gain ekintza mordoa egiten da urtean zehar: “ikasturtea ekintza bereziz gainezka izango dugu, ohi bezala: barnetegiak, Bertso Eskolen Egunak, Bertsulari Ttiki Eguna, Eskolartekoa, Eskolatik Plazara, bertsolari gazteekin antolatutako saioak, Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa, Bertso Udalekuak… ez dira faltako.”

Bertsolaritzak aurrera egingo du Euskal Herrian, inolako zalantzarik gabe!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button