BERTSOTAN

Bertsolaritza exotikoa?

Aurreko astean, Gasteizko Udalak emailez bitartez jakinarazi zuen, Bertsoaren Saltsan Bertso-eskola ez duela eskainiko datorren ikasturtean. Honek guztiak ezinegona sortu du bertsozale eta euskaltzaleen artean, eta horren harira idazti dute honako gutuna:

Argi dago gure alkate jauna gezurretan ari dela “euskara ez da ukitzen” esaten duenean. Errealitatea guztiz desberdina dugu. Zur eta lur geratu gara, Udalaren eskaintza kulturalaren berri izan dugunean, eta bertan, euskara hutsean egiten den ekintza bakarra, “Bertsoaren saltsan”, ezabatua ikustean. Bakarra esaten dugu, zeren eta euskaraz egiten diren  beste ekintza guztiak, gaztelerazko baliokidea dute.

Alkate jaunak ekintza exotikoak kentzeko asmoa azaldu zuen. Izango ote da bertsolaritza “ekintza exotikoa” dela? Erabaki hau oso larritzat hartzen dugu, euskal kulturaren aurka doala iruditzen zaigulako. Gure desadostasuna adierazten diogu Udalari eta erabakia bertan behera utzi dezala exijitzen diogu.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button