BERTSOTAN

Bertsolariak eta euskal ikertzaileak, Renon

Jone Miren Hernandez, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran Estatu Batuetako jardunaldietan izango dira parte hartzen, Renoko Euskal Ikergunearen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik.

Urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra National Cowboy Poetry Gathering izeneko topaketak gauzatuko dira Elkon, Nevadan, The Western Folklife Centerren eskutik. Topaketa horren baitan antolatu ditu Renoko Euskal Ikerguneak (Center for Basque Studies) Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea izeneko jardunaldiak, Mintzola Ahozko Lantegiaren laguntzarekin.
Jardunaldi horietan hartuko dute parte Jone Miren Hernandez ikertzaileak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ikertzaile eta bertsolariek. Topaketetan euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin lotura duten beste zenbait ekintza ere egingo dira: besteak beste, Bertsolari ikus-entzunezkoa eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button