BERTSOTAN

Asteburu honetan Señora Bertso Eguna

Señora Bertso Eguna Soraluzeko Gaztetxean antolatu dute hilaren 17an. 12:00etan hasiko da ekimena Zubi Nagusian egingo den bertso poteoarekin. Geroago, 15:00etan, bazkari herrikoia egingo da kiroldegian, eta ostean, bazkalostean, bertso sorta haizatuko dituzte bertakoek. Jaialdia 17:30ean hasiko da. Guztira, 15 bertsolarik eta bi gai-jartzailek parte hartuko dute.

Egun osoan zehar makina bat bertsolari ibiliko dira festan. Adibidez goizean, Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Jone Larrinaga, Irati Majuelo, Izar Mendiguren, eta Nahia Sasco,. Gaiak Ainhoa Larretxea eta Ainhoa Urienek jarriko dituzte. Bazkalondoan, Haizea Aranak, Aissa Intxaustik, Alaitz Sarasolak, Maddi Ane Txoperenak eta Alazne Untxalok kantatuko dituzte sortak.

Eta azkenik, jaialdian, Nerea Ibarzabal, Irantzu Idoate, Sarai Robles eta Eli Zaldua bilduko dira. Ainhoa Larretxeak eta Ainhoa Urienek gaiak botako dituzte.

Bertsoen ostean, jaia musikarekin girotuko da, eta 22:00etan, kontzertuak egongo dira Soraluzeko gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button