BERTSOTAN

Bertsolari Txapelketa Nagusia, Euskal Herri osoan

Bertan dugu Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an abiatu eta abenduaren 17an amaituko da, eta saioa guztiak zazpi lurraldeetako txoko askotara hedatuko dira: Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldo.

Guztira 43 bertsolari arituko dira; horiek kantatuko beharko dituzten gaiak jartzeko 18 gai jartzaile izango dira, eta lana epaitzeko 20 epaile.
Betiko lez, final laurdenak, finalaurrekoak eta finala izango ditu txapelketak: “finalaurrekoak bi fasetan jokatuko dira eta bi faseen artean puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariak pasako dira finalera”. Finalaurrekoetatik sailkatutako zazpiak eta Amets Arzallus egungo txapelduna izango dira Barakaldoko finalean.

Saioak arratsaldeko bostetan hasiko dira, finala izan ezik, baina saioa izango den herrietan bestelako ekitaldiak antolatu dira herria bera bertsolaritzaz girotzeko; besteak beste, Segurako final laurdenarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna irailaren 30ean.

Txapelketari buruzko atarian begiratu ahalko dituzue jakin beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button