BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXXVIII. Lizardi Saria

Zarautzen, gaur, 22:00etan, Zarauzko Bertso-Eskolak (Motxian) eta Zarauzko Udalak antolaturik, Bertsolari Gazteen XXXVIII. Lizardi Sariaren finala jokatuko da Modelo aretoan.

Parte hartzaileak Jon Gurrutxaga, Aratz Igartzabal, Imanol Irazustabarrena, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Arnaitz Lasarte.

Finala aprobetxatuz, XXX. Basarri Saria Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa ere egingo da. Epaimahaiak jakinarazi duenez, Alaitz Sarasola gailendu da aurtengo Basarri Sarian, Belarritakoak izeneko bertso sortarekin. Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok, Rufino Iraolak eta Asier Azpirozek osatu dute aurtengo epaimahaia.
Sarasolak 1.100 euro jasoko ditu eta txapela ere bai. Bigarren sailkatua Aitor Albistur izan da. Honek 750 euro eta oroigarria hartuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button