BERTSOTAN

Bertsolari gazteen XXII. BBK sariketaren finala

Bertsolari gazteen XXII. BBK sariketaren finala egingo da, gaur, martxoak 28, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. Bertan, Lea-Artibai eta Arratia eskualdeak izango dira lehian.

Epaimahai ondokoek osatuko dute: Moises Enbeita bertsolari eta 2000. urteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaz geroztik epaile, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza-arduraduna eta Leire Etxebarria.

Sarien harira, txapeldunak 1.206 euroko jasoko ditu, eta txapeldunordeak, berriz, 900. Beste bi sari ere izango dira: “140€ bizkaieraz egokien moldatzen denarentzat eta 70€ finalistarik gaztearentzat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button