ARTEA

Artea heztea

Gasteizko Arte eta Ogibideen Eskolako ikasle Javier Duque, David Velasco eta Rubén Bécaresek La Domesticación del Arte izenburuko erakusketa inauguratuko dute, gaur, Arabako hiriburuan dagoen Iguana Kafe lokalean, 20:30etik aurrera.

Erakusketak eguneroko objektuen funtzio eta edukia  irauli nahi du, artelan bihurtzeko. Hala, ekimen kultural eta artistikoak mugatzeko eta hezteko instituzioek egiten dituzten ahaleginak kritikatzen ditu. Hori dela eta, hiru artistek egunerokotasunean txertatutako objektuak erabili dituzte, kultura eskura daukagula jakin dezagun.

Artelan domestiko horien bidez jorratutako gaiak egungo gizartekoak dira, betiere, begirada kritikoaz, tartean, genero-indarkeria, Alzheimer gaixotasuna eta immigrazioa.

Erakusketa maiatzaren 13ra arte izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button