BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XIX. BBK sariketaren finala

Bihar, ostegunean, hilak 14, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da sariketa honen finala, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Ipar Uribe taldeen artean.

Finalera heltzeko, sailkapen-saioak eta finalaurrekoak jokatu dira, martxoan eta hilabete honetan. Sailkapen-saioetan, Arratia, Durangalde eta Enkarterriko taldeak kanporatuak geratu ziren.
Finalaurreko saioak joan den astean egin ziren, Ipar Uribe-Busturialdea eta Lea Artibai-Bilboaldea saioen bitartez, eta aurrera egin zuten taldeak etzi Kafe Antzokian finala jokatuko duten Ipar Uribe eta Lea Artibai izan dira.
Sariketan zehar 48 bertsolarik hartu dute parte, eta haietariko 12 izan dira lehen aldiz kantatu dutenak, beraz, harrobia lantzen ari den seinale ona.

Talde txapeldunak 1.260 € eskuratuko ditu eta txapeldunordeak 900 €. Gainera bizkaiera egokiena erabiltzen duenak ere bere saria izango du (140 €) eta gauza bera finalistarik gazteenak (70 €).
Epaimahaia Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbek osatuko dute eta Bernardo Mandaluniz izango da aurkezlea.
Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button