BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen Sariketaren hirugarren saioa burututa

Bertsolari Gazteen XXVII. Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa Zallan izan da gaur, Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kosta  taldeen artean. Saioa Zalla zine-antzokian izan da eta bertako Mimetiz ikastetxeko eta Balmasedako institutuko ikasleek bete dute aretoa. Irabazlea Uribe Kosta taldea izan da.

Enkarterri/Ezkerraldea taldearen barruan, Garikoitz Mancisidor, Koldo Villanueva, Iker Portillo, Asier Alcedo, Leire Portugues eta Ander Ucelay aritu dira, eta Uribe Kosta taldeak Peru Irastorza, Oihan Diaz, Mikel Arrate, Naroa Torralba, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga eroan ditu.

Uribe Kosta taldeak, beraz, martxoaren 28an, Sopelan jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du. Bertan, biharko kanporaketa irabazten duen taldearekin jokatuko du saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button