ESZENA

Arte eszenikoak protagonista Bilboko Gabonetan

Hurrengo egunetarako Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek prestatu ditu arte eszenikoen arloan.

Bihar, abenduak 27, 18:00etan, Altamirako Udaltegian, Monda Lironda taldeak Baietz Lortu! lana egingo du:  Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Elkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz… ezer ere ez! Publikoaren laguntzaz Mondak bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da, baina… lortu egingo du?. Abenduak 28, 18:00etan, Uretamendiko Udaltegian arituko da talde bera.

Abenduaren 29an, 19: 00etan, Basurtuko Udaltegian, 29 Producciones taldeak Poeta en Nueva York izeneko obra egingo du: Bizimodua aldatu nahirik eta leku berriak ezagutzearren, Lorca Olimpic-en ontziratu zen, New York bidean. 1930ean, alanbre eta heriozko leku batera iritsi zen, eta han bizitakoek Poeta en Nueva York idaztera eraman zuten.

Egun berean, 18:00etan, Castañoseko Udaltegian, Bego Alabazanek Munduko Familiarik Onena izeneko pieza egingo du. Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen. Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurztegira. Nolakoa izango da nire familia berria?, galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar. Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena. Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button