BERTSOTAN

“Bertsolari Gazteen BBK” sariketaren azkenengo kanporaketa

Atzo jokatu zen aurtengo Bertsolari Gazteen BBK sariketaren azkenengo kanporaketa Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeen artean. Lea-Artibai taldeak irabazi zuen saioa, eta erabakita geratu dira, beraz, finalaurrekoak.

Dakizuenez, sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen den bitartean, beste taldea kanporatuta geratu da. Lea-Artibai taldeak, hortaz, martxoaren 18an Sopelan jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du.

Finalaurrekoak honela jokatuko dira: martxoaren 16an, Busturialdea eta Durangaldea taldeak Iurretan bilduko dira; eta 18an, Hego Uribe eta Lea-Artibai, Sopelan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button