BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala

Durangaldeko eta Uribe Kostako taldeak Bertsolari Gazteen XXVI. BBK Sariketako finalean lehiatuko dira gaur berton, Bilboko BBK Salan, 19:00etatik aurrera.

Ekimena hasi zenetik  Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kostako 53 bertsolari aritu dira bertsotan sailkapen saioetan.

Saio horiek guztiak amaituta finala heldu da, eta bertan, Bertsolari Gazteen XXVI. BBK Sariketan, Durangaldea eta Uribe Kostako taldeak lehiatuko dira.

Talde irabazlea erabakiko duen epaimahaia Juanjo Respaldiza, Inazio Vidal eta Miriam Juaristik osatuko dute. Txapelketan parte hartu duten guztiek diru kopuru bat eta egiaztagiri gisako trofeoa jasoko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button