ESZENA

Lorca, Dalí eta Buñuel, euskaraz

Compañía Joven Pabellón 6 taldeak Aborigenak Lorca-Dalí-Buñuel antzezlanaren euskarazko bertsioa taularatuko du martxoaren 10, 11 eta 12an. Gaur aurkeztu da lana prentsaurreko batean.

Patxo Telleriak moldatu du Federico García Lorcaren testua, eta zuzendaritzaz berriz, Felipe Loza arduratu da, Mitxel Santamarinaren laguntza. Lorca, Buñuel eta Dalí artista surrealisten lana ardatz hartuta, Lozak Aborigenak antzezlana egin du. “Federico García Lorcaren lan poetiko eta dramatikoaren collagea”. Obra Loraldia jaialdiarekin elkarlanean egin da.

Aktore lanetan ostera, hauexek arituko dira: Ainara Aristegui, Maria Cerezuela, Unai Elizalde, Eneritz Garcia, Kepa Garcia, Josh Ortiz de Zarate, Nahikari Rodriguez, Daniel Solaguren eta Yeray Vazquez.

Guztiak Pabellon 6 aretoko Compañía Joven taldeko kideak dira: “Konpainia Gazteak iaz eman zion hasiera bideari eta euskal aktore gaztez osaturik dago. Euskal antzerkigintzaren kimu berriak, hain zuzen. Sormen honetan Lorcaren bizitza, poesia, teatro lanak eta haren imajinarioa euskara mundura ekarriko ditu”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button