BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa finalari begira

Gaur Bertsolari Gazteen XXVI. BBK sariketaren bigarren, eta azken, finalaurrekoa jokatu da Sopelan, Hego Uribe eta Uribe Kosta taldeen artean. Puntu gehien batu dituen taldea, eta ondorioz finalera sailkatu dena Uribe Kosta taldea izan da.

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: Hego Uribeko taldean Itxasne Rodriguez, Maider Altuna, Maddi Egiguren, Markel Baroja, Enare Muniategi eta Mikel Aiartzaguena. Uribe Kostako taldean Aritz Landeta, Maider Barañano, Naroa Torralba, Maddalen Ruesgas, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga.

Hortaz, finala, martxoaren 22an izango da Bilboko BBK Salan, Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button