BERTSOTAN

Bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitu berria Bizkaian

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, beste lurralde batzuetan egiten den moduan, bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitu berria jarriko du martxan: Plazara!. Ekimen berriaren helburuak argiak dira:  gazteen plazaratzean eragitea, eta gazteen saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartu ahal izango duten gazteak 1996-2002 urteen artean jaiotakoak izan daitezke. Bertsotan aritu nahi baduzue, izena emateko epea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Ekimenaren antolakuntza bidean da. Behin izen-ematea itxita, jakingo da zenbat bertsolari dauden prest ekimen honetan parte hartzeko eta zozketa bidez jarriko dituzte saioak, beti ere eskualdeko bertsolari bat egongo dela bermatuz.
Bertso-zirkuitua Bizkaiko eskualdeetatik pasatuko da, hilabetean, gutxienez, saio bat eginda. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea. Hau da, parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak.

Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak, eta saioak bariku iluntzeetan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button