BERTSOTAN

“Bertsolari” filma San Franciscon bihar

Ostiral honetan, irailaren 14ean, Bertsolari dokumentalak abiatuko du Basque Educational Organization elkartearen udazkeneko Euskal Zinema Saila.

Emanaldia San Franciscoko Basque Cultural Center elkartean egingo eta bertan izango da Asier Altuna zuzendaria. Hurrengo egunean, San Francisco Latino Film Festival jaialdian ikusgai izango da.

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin abiatu zuen proiektua eta aurten Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean aurkeztuko da lehiaketatik kanpo. Ondoren, urriaren 14tik aurrera zine aretoetan ikusteko aukera izango da.

Garai hartan egileak Berria egunkarian aipatu zuenez, bertsolaritzari buruzko pelikula bat egitea zen lehen asmoa. “Hasieratik saiatu gara zabaltzen eta zerbait unibertsala egiten, bertsolaritzaz ezer ez dakienak ere ulertzeko modukoa. Gidoia bidean sortu da neurri handi batean, egindako elkarrizketetatik eta jasotako lekukotasunetatik. (…) Bertsolaritza erakusteaz gain, bertsolaritzak dituen elementuekin jokatu dut, lanak zinematografikoki interesa izan dezan. Asmoa ez da soil-soilik bertsolaritza zer den esplikatzea, pelikula bat egitea baizik, ikuspegi ezberdin batekin eta behar dituen baliabide zinematografikoekin. Hori azken emaitzan antzemango delakoan nago.”



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button