BERTSOTAN

“Bertsolari” filma ikusteko aukera, Boisen

Gaur, otsailaren 8an, 18:00etan, Nere Letek aurkeztua Bertsolari filma eskainiko dute Boiseko Euskal Museoan.

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin abiatu zuen Bertsolari proiektua. Garai hartan egileak Berria egunkarian aipatu zuenez, bertsolaritzari buruzko pelikula bat egitea zen lehen asmoa. “Hasieratik saiatu gara zabaltzen eta zerbait unibertsala egiten, bertsolaritzaz ezer ez dakienak ere ulertzeko modukoa. Gidoia bidean sortu da neurri handi batean, egindako elkarrizketetatik eta jasotako lekukotasunetatik. (…) Bertsolaritza erakusteaz gain, bertsolaritzak dituen elementuekin jokatu dut, lanak zinematografikoki interesa izan dezan. Asmoa ez da soil-soilik bertsolaritza zer den esplikatzea, pelikula bat egitea baizik, ikuspegi ezberdin batekin eta behar dituen baliabide zinematografikoekin. Hori azken emaitzan antzemango delakoan nago.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button