BERTSOTAN

Bertsolari andana aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan, inoiz baino bertsolari gehiagok eman du izena, eta hala oholtzatik 35 pasatuko dira.

Txapelketak hamar saio izango ditu, eta bertoko egutegia otsailaren 18tik apirilaren 8ra bitarte jokatuko diren bost final-laurdenek, hiru finalaurrekoek eta finalak osatuko dute. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da finala, apirilaren 8an.

Lehen final-laurdena, otsailaren 18an izango da Tafallan, 17:30etik aurrera. Bertan Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman bilduko dira. Auritz, Lakuntza, Irurita eta Uharte herrietan jokatuko dira besteak.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button