BERTSOTAN

“Bertsokabi” sariketaren lehen irabazleak

Joan den astean jokatu zen Iruñeko Terminal tabernan Bertsokabi sariketaren lehen saioa. Bikoteka aurrez aurre jarrita, Amaia Elizagoien eta Beñat Astiz, Saioa Alkaiza eta Ainara Ieregi, eta Xabat Illarregi eta Aitor Irastortza osatutako bikoteak aritu ziren. Azken horrek aurrera egin zuen lan puntuagarriak behin bukatuta. Modu horretan, urriaren 24an Iruñeko Herriko Tabernan jokatuko den finalerako txartela eskuratu dute.

Aste honetako ostegunean, urriak 10, jokatuko da sariketaren bigarren kanporaketa, Zabaldi Elkartasunaren Etxean, 19:00etan. Hiru bikote izango dira kantuan: Iker Gorosterrazu eta Ekain Alegre, Alazne Untxalo eta Irati Majuelo eta Josu Sanjurjo eta Ekhiñe Zapiain.
Saioko irabazlea urriaren 24ko finalera sailkatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button