BERTSOTAN

“Bertsokabi” sariketako hirugarren kanporaketa prest

Nafarroako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa bertsozaletzeko xedea duen Bertsokabi sariketako hirugarren kanporaketan Irati Majuelok eta Alazne Untxalok, Endika Legarrak eta Joanes Illarregik, eta Etxahun Azkarragak eta Patxi Castillok osatutako bikoteak norgehiagoka arituko dira.
Hitzordua bihar, urriak 17, Mendillorriko Antzaran izango da. Horren ostean erabakita geldituko dira aurtengo finalistak.

Urriaren 3an, Terminal tabernan jokatutako saioan Aitor Irastortza eta Xabat Illarregik osatutako bikotea nagusitu zen, eta 10ean, Zabaldin izandakoan, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo izan ziren nagusi.
Biharko saioa, 19:00etan izango da eta bikoteak agintzeko Itsaso Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak, eta Nerea Bruño eta Mikel Beaumont arituko dira epaile.
Final nagusia urriaren 24an izango da, Iruñeko Herriko Tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button