Nontzeberri

“Bertsokabi” sariketako finala osatu da

Irati Majuelok eta Alazne Untxalok irabazi dute II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza sariketako azken kanporaketa, eta ondorioz, finala osaturik dago.

Irabazleek datorren asteko ostegunean, urriak 24, 18:30ean, Iruñeko Herriko Tabernan, final handia jokatu beharko dute, haiekin batera sailkatu diren Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, eta Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo lagunekin.

Hiru kanporaketetan sailkatutako hiru bikoteak izango dira han kantuan, txapela irabazteko norgehiagokan. Maialen Belarra arituko da gai-jartzaile, eta publikoarekin batera, Joseba Beltza eta Nerea Bruñok egingo dituzte epaile lanak.

Animo!

Exit mobile version