BERTSOTAN

Dantza, soinua eta Iratxe Ibarra bertsolaria

Gaur eta bihar, maiatzak 29 eta 30, 19:30ean, Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoan, Ray Lee artista, musikagile eta performerra, Rocio Molina dantzaria, eta Iratxe Ibarra bertsolaria bilduko dira inprobisazioa egiteko.

Ray Lee artistak Siren izeneko instalazioa egin du, ikus-entzunezko ikuskizuna sortzen duen sirena birakarien koru bat, “soinuzko mundu aberatsa eta sarkorra sortzen duena”.
Rocio Molina koreografo eta dantzari ikonoklastak hizkuntza berezia sortu du, eta flamenkoaren tradizio berrasmatuan abangoardia besarkatzen du.

Kasu honetan Rocio Molinak bat egingo du Iratxe Ibarra bertsolariaren ahotsarekin eta Siren piezarekin, indarrak biltzeko, “grabitatea edo erakarpena sentitzeko, zentzumenen paisaia onirikoaren mugetaraino sentitzen uzteko”.

Ikusgarria izango da bertsolariaren ahotsa soinu eta mugimenduaren artean kantari ikustea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button