BERTSOTAN

“Bertsokabi” sariketako bigarren kanporaketa

Gaur berton, Zabaldi Elkartasunaren Etxean jokatuko da Bertsokabi sariketako bigarren kanporaketa, 19:00etan. Bertan, Ekain Alegre eta Iker Gorosterrazuk, Mikel Lasarte eta Sarai Roblesek, eta Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjok osatutako bikoteek hartuko dute parte.

Joan den asteko ostegunean abiatu zen aurtengo Bertsokabi-Eugenio Arraiza sariketa. Egun horretako irabazleak Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi izan ziren.
Gaurko saioko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako. Hirugarren kanporaketa, finaleko azken bikotea zehatuko duena, datorren asteko ostegunean izango da, urriak 17, Mendillorriko Antzara gunean.

Ohi bezala, sariketak “Nafarroako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak- bertsozaletzeko xedea du bertsoa hiriburuko eremu informaletara eramanez”. Era berean, egitasmo horren bitartez, Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936-2015) zenaren figurari gorazarre egin nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button