BERTSOTAN

“Bertsokabi” sariketak bertsoz beteko du urria, Iruñean

Urriaren 3tik 24ra jokatuko da bigarren Bertsokabi sariketa, 18 bertsolari gazterekin. Iruñeko lau gunetan bikoteka arituko dira bertsolariak, eta hiru kanporaketa eta finala egingo dituzte.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketa jarri du martxan helburu batekin: “herrialdeko bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera ematea du xede, bai eta Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak- bertsozaletzea ere, bertsoa hiriburuko eremu informaletara eramanez.”

Gaur berton izango da lehen kanporaketa, Terminal tabernan, 19:00etan. Hortxe Ekhiñe Zapiain-Josu Sanjurjo, Ainara Ieregi-Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza-Xabat Illarregi bikoteak bilduko dira.

Zabaldin eta Mendillorriko Antzara gunetan jokatuko dira beste kanporaketak, 10ean eta 17an hurrenez hurren. Saioa irabazten duen bikotea zuzenean sailkatuko da urriaren 24an, Herriko Tabernan izango den finalera.

Beste kanporaketetan parte hartuko duten bikoteak honakoak dituzue: Ekain Alegre-Iker Gorosterrazu, Irati Majuelo-Alazne Untxalo, Beñat Astiz-Amaia Elizagoien, Mikel Lasarte-Sarai Robles, Endika Legarra-Joanes Illarregi eta Etxahun Azkarraga-Patxi Castillo.

Sariketa akuilu da herrialdeko bertsolari gazteentzat, haien bertsogintzan sakontzeko eta publiko aurrean trebatzeko aukera ematen duelako.

Egurre gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button