IKUS-ENTZUN

Nicholas Ray zinegilea omendu du Alondegiak

AlhóndigaBilbaoko Zinematekak Nicholas Ray (AEB, 1911-1979) zinegile klasikoa omenduko du datorren astelehenean, otsailak 20. Horretarako, Susan Ray zuzendariaren alarguna izango da 18:00etan Golem zine aretoetan Rayk zuzendu zuen We Can’t Go Home Again azken filma aurkezteko.

We Can’t Go Home Again 70eko hamarkadan eginiko filma da, esperimentala, eta bere unibertsitateko ikasleekin egina. Susan Rayk osatuta eta berrituta, filma azkenengo Mostra de Venecian estreinatu zen. Emanaldiaren ostean, alargunak zuzendari estatubatuarrari buruzko Don’t expect too much dokumentala ere aurkeztuko du.

Emanaldi bikoitza 18:00etan hasiko da eta bi proiekzioen ostean solasaldia egingo da.

Rayk filmografia ikaragarria osatu zuen bere ibilbidean eta ezinbesteko zinegilea da zinema modernoa ulertzeko, besteak beste, They Live by Night (1948), Johnny Guitar (1954), edo Rebel Without a Cause (1956).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button