BERTSOTAN

“Bertsokabi”, hirugarren eta azken kanporaketari begira

Ekhiñe Zapiainek eta Josu Sanjurjok irabazi dute II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketako bigarren kanporaketa. Ekain Alegre eta Iker Gorosterrazu eta Mikel Lasarte eta Sarai Robles izan dira aurrean egon diren beste bikoteak.

Publikoko bost pertsonek izan dute bertsolarien jarduna epaitzeko ardura, eta haiekin batera, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza ere aritu dira epaile lanetan. Lan puntuagarriak behin bukatuta, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjok osatutako bikotea izendatu dute saioko irabazle. Modu horretan, urriaren 24an Iruñeko Herriko Tabernan jokatuko den finalerako txartela eskuratu dute. Haiekin batera izango dira finalean Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, aurreko asteko saioan sailkatuak.

Hurrengo ostegunean, urriak 17, jokatuko da sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa, Mendillorriko Antzara gunean 19:00etan. Hiru bikote izango dira kantuan, sei bertsolarirekin: Alazne Untxalo eta Irati Majuelo, Endika Legarra eta Joanes Illarregi eta Etxahun Azkarraga eta Patxi Castillo. Saioko irabazlea urriaren 24ko finalera sailkatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button