BERTSOTAN

“BertsoGitarJazz” sesio berezia, Gasteizen

Bihar, urtarrilak 17, Jesus Guridi musika kontserbatorioko Gitarra Orkestrak eta Gasteizko Bertso Eskolak bertso saio berezi bat eskainiko dute, 20:00etan hasita.

Gasteizko Bertso Eskola eta Jesus Guridi Musika kontserbatorioko kideak bildu dira oraingo honetan, ostiralean burutuko den emanaldi berezi bat atontzeko: BertsoGitarJazz sesio berezia.
Parte hartze handia izango da, izan ere, Kontserbatorioko Gitarra Orkestrako 30 haurrek joko dute; eta horiekin batera, Gasteizko alde zaharreko Bertso Eskolako haurrak, zortzi bertsolari gazte guztira, arituko dira. Musikariak eta bertsolariak bildurik, bakoitza bere jardunean, gitarra akordeei  hitz inprobisatuak jarriko dizkiote. Gainera, Puri Santamaria jazz abeslari eta irakasleak inprobisatzioak burutuko ditu emanaldian zehar .

Diogun bezala, emanaldia ostiralean izango da,  20:00etan, Gasteizko Kontserbatorioko Aula Magna aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button