BERTSOTAN

Bertsogintzak Euskal Telebistan izango du plaza

Nahiz eta Hitzetik Hortzera programaren denboraldia amaiturik egon, saioak utzitako hitzorduan, bertsolaritzaren inguruko eduki erakargarriak eskainiko dira Euskal Telebistan datozen asteetan. COVID-19ak eragindako larrialdi egoera honetan, Euskal Telebistak eta Bertsozale Elkarteak telebistako bertsogintzari buruzko saioari heldu diote, “etxean dauden bertsozaleei igandero bertso gozagarria eskaintze aldera”.

Hala, datozen lau igandeetan, bertsoari dedikaturiko Euskal Telebistako plazan hainbat kontu haizatuko dituzte. Datorren igandean, apirilaren 12an, 2017ko Txapelketa Nagusiko laburpena eskainiko da ETB1en.
Eta hurrengo hiru asteetan ere, “bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmin handia pizten duten edukiak eskainiko dira. Astero-astero joango gara horiek iragartzen.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu