MUSIKA

Kolpeka talde gaztearen debuta

Mendeku Diskak diskoetxea  proposamen berri batekin dator: Bizkaiko Kolpeka talde gaztearen debut demo bat.

Berri pozgarria da, eta eurek dioten moduan, gazteak  jo eta ke ari dira lanean! “Belaunaldi berriengan itxaropen gutxien geratzen zitzaigunean, reggaetona, trapa eta tik tok  baino ez zutela egiten konbentzituta geundenean, hara non agertzen den Kolpeka.  Gernikako 15 eta 17 urte bitarteko mutilen taldea agertu zaigu punka hilda ez dagoela frogatzeko, agian osasunez izorratuta baina hilda ez.”

Maketa bat grabatu dute eta bandcamp-eko estekan entzun ditzakezue 5 kantuak. Eta  dagoeneko lanean ari dira cassetteko edizioan ( 150 daude cassette beltzean eta etiketa zuriak, 50 cassette zurian eta etiketa beltzak, eta 7 kopia laranjaz etiketa beltzekin, baina azken horiengatik ez galdetu, ez daudelako salgai). Kalitate oneko ahokadura dute, offset eran egina, 350 gramoko kartoi mehearekin eta 2 panel zabalgarrirekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button