Nontzeberri

“Bertsoaroa 2018” programaren azken hitzordua

Azaroaren 8tik 27ra Iruñeko Bertsoaroa hainbat ekitaldi interesgarri proposatzen ari da, eta guztira, zazpi saio antolatu ditu: bertsolarien jarduna, bertsolarien belaunaldi gazteen saioak, ikus-entzunezkoak, emanaldiak eta antzerki-saioak. Gaur berton, azken hitzordua izango da.

Aurtengoan ere bertso saio batek itxiko du Bertsoaroaren egitaraua. “Euskal Herriko azken bi txapeldunak, egungoa eta duela lau urtekoa, izango dira taula gainean. Haiekin batera, esperientzia handia duten zenbait belaunalditako bertsolariak. Bertsokera diferenteak entzuteko parada egongo da aurtengo Bertsoaroari amaiera biribila emango dion emanaldian”. Gaurko saioan arituko diren bertsolariak, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Unai Agirre izango dira. Gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da.
Saioa, 20:00etan izango da, Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian.

Exit mobile version