LITERATURA

Donostia Kultura Poesia lehiaketaren IV. edizioa

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, Donostia Kultura Poesia lehiaketaren laugarren edizioa abiatu du. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

Lehiaketa honetara 35 urte bete gabe dituzten egileek aurkez ditzakete obrak. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak emailez bidali beharko dira helbide honetara: dkpoesialehiaketa@donostia.eus

Lan guztiak aztertzeko Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea datorren urteko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak jasoko duen sariak hiru zati ditu: 1.000 euro; Imanol Larrinagaren margolan bat; eta Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.
DK Poesia Lehiaketaren 4. edizioko oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button