BERTSOTAN

“Bertsoaren harria” lanaren inguruko bertso-saioa, Donostian

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Horiez gain beste 200 bat ekintza ondu dira hirian azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran. San Telmo Museoan doako egitarau erakargarria antolatu da, eta bertan da bertsogintzaren inguruko hitzordu interesgarria, gaur berton: Koldo Izagirrek plazaraturiko Bertsoaren harria lanaren inguruko bertso-saioa, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbiorekin.

Koldo Izagirre idazleak Lankuren eskutik plazaratu duen Bertsoaren harria obraren bidez ahotsa eman die bertsolariei, eta 21 monologo osatu ditu. Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita… Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu, eta horiexek ezagutzeko modu berezia erabili du idazleak.
Lankuren hitzetan, “ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren Harria. Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz. Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia”.

Hortaz, gaur, abenduak 3, 19:00etan, eta San Telmo Museoan, zita interesgarria bertsoarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button