BERTSOTAN

“Bertsoa Bizi Gazte” lehiaketa, orain konfinamenduan

Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bertsoa Bizi Gazte bideoklip eta zuzeneko emanaldien lehiaketa abian jarri zuten duela para bat hilabete, baina koronabirusak ekarritako egoeraren aurrean moldaketa berri batzuk egin behar izan dituzte lehiaketa aurrera eraman ahal izateko. Gainera, konfinamendua eta segurtasun neurriak direla eta ez da BBG egunik burutuko.

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan Instagram bidez egiteko aukera  egongo da,  eta bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntza ere eskainiko  dute antolatzaileek. Egin beharreko pausu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Maiatzaren 15a baino lehen lanak bidali beharko dira bertsoabizi@gmail.com  helbidera.

Lau sarituek asteburu bateko egonaldia izango dute opari Zuhatzan irailaren 4, 5 eta 6an. Bertan, kirol abentura, euskara eta sormena uztartuz Uribarri-Ganboako urtegi inguruan egonaldi bikainaz gozatzeko aukera izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu