BERTSOTAN

Bertso-udalekuak igandean hasiko dira

Bertsozale Elkarteak antolaturiko bertso-udalekuetan 205 haur eta gaztetxok hartuko dute parte bost txandatan banatuta.

Igandean, uztailaren 3an, Nafarroa Beherako Bidarrai herrira joango dira 12 eta 14 urteko bitarteko 43 gaztetxo uztailaren 9ra arte. Menditarrenia aterpetxean kanpamentua jarri eta mendi irteerak, rafting jaitsierak eta hamaika bat ekintza egingo dituzte.

Puntako bertsolarien bisita ere hartuko dute. Eurekin berbetan aritzeko parada izango dute, eta bertso-afaria izango dute segidan. Horrez gain, Oskar Estanga bertsolariarekin kantagintza tailerra ere egingo dute.

Hurrengo txandak: Zerain (uztailak 10-16), Irañeta (uztailak 17-23), Arrazola (uztailak 24-30), Zuhatza (irailak 1-4)

Ekimenaren xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button