ARTEA

”30 emakume ahaztezin” izeneko erakusketa, Donostian ikusgai

Emakundek antolaturiko 30 emakume ahaztezin izeneko erakusketa uztailaren 1etik abuztuaren 29ra bitartean izango da ikusgai Tabakalera zentroko Kutxa Kultur Plazan. Elena Ziordia artistak akuareletan egin ditu erretratatutako emakumeak.

Emakumeak mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duen arren errekonozimendu falta nabaria egon da beti. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako erakusketa honek omenaldia egin nahi die guztiei, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiei: idazketan, bertsolaritzan, margolaritzan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan; baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia ere izan nahi du.

Guztira hogeita hamar akuarela biltzen dira. Elena Ciordia artistaren lanak dira horiek, “gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz”.

Elena Ciordia (1964, Ortuella) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura espezialitatearekin, eta hainbat erakusketa egin ditu (Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Valladolid eta abar). Azken urteotan, ilustrazioa landu du gehienbat; bide horretan, zenbait liburu ilustratu ditu, kasurako, Guggenheim Bilbao Experience (Guggenheim museoa), 30 emakume ahaztezin (Emakunde) eta IV. BizkaIdatz Txikia (Bizkaiko Foru Aldundia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button