BERTSOTAN

Bertso Sormenerako Iparragirre Saria

Bertsolaritza eta bestelako sormen formak uztartzeko lehiaketak antolatu dituzte Urretxun eta Zumarragan, Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskolaren eskutik.

Hala bertako bertso eskolak bertsoak eta hitzak uztartuko dituen bi lehiaketa antolatu ditu: I. Bertso Sormenerako Iparragirre Lehiaketa eta gaztetxoei eskainitako jolasa, Mingainluze izenekoa (ETB1 telebista kateko Mihiluze programan oinarrituta). Lehenak 1.000 euroko saria izango du.

I. Bertso Sormenerako Iparragirre lehiaketa honetan bertsoa edo hitza musikarekin, irudiarekin, pinturarekin… nahastu beharko da. Partaideek, bertsoak edo gutxienez hitza oinarritzat harturik, eurek hautatutako formatu eta neurrian euren sorkuntza lanak aurkeztu ahal izango dituzte. Nahi bezala egin daiteke eta gaia librea da. Maila bakarra egongo da eta 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu ahalko du parte bertan. Lanak bakarka edo taldean osatu ahalko dira, eta talde bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Emaitza osoaren originaltasuna eta kalitatea baloratuko da eta baita aurkeztutako bertsoen maila ere.

2012ko urtarrilaren 31n amaituko da lanak entregatzeko epea. Saria Martxoan Bertsoa lehiaketaren barruan emango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button