BERTSOTAN

Bertso saioa Algortan eta bertso udalekuak Orion

Bertsoa.com webgunean jasotzen denez, gaur, uztailak 11, Algortako Biotz Alai Plazan bertso saioa izango da Jaialdi mundiala izenburupean, 21:00etan.

Bertan, Xabi eta Fredi Paya, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jon Maia, eta Unai Iturriaga izango dira. Gai-jartzaile lanetan Aitzol De Castro arituko da. Saioa Algortako Bertsolari Eskolak antolatu du.

Bestalde, gaur iluntzean, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Estiballes Orioko bertso udalekuetan izango dira. Bihar, halaber, Sustrai Colina eta Fredi Paia arituko toki eta zeregin berean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button