BERTSOTAN

“Bertso Saio Mundiala” jaialdi berezia, bihar Algortan

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) Uribe Kosta osoan jarduten du bertsogintzaren transmisioan, baina horrezaz gain, hainbat ekitaldi antolatzen du urte osoan zehar. Uda sasoian bertso ekitaldien kopurua biderkatu egiten da, eta saio batzuk oso berziak dira.

Uztailaren 11n izango da aurtengo Bertso Saio Mundiala jaialdi berezia, iluntzeko 21:00etan, Algortako Biotz Alai plazan. Puntako sei bertsolarik hartuko dute parte: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Maddalen Arzallus, Jone Uria eta Fredi Paia.
Ohi bezala, azken unera arte ez da jakinaraziko zein den aurtengo saioko gai nagusia; hori bai, urtero bezalaxe, ikus-entzuleak guztiz asebeteko dituen saioa prestatzen ari dira ALBEko kideak.

Beste aldetik, aipamen berezia zor zaio Algortako San Inazio jaietako bertso eskaintzari. Jaiek iraun egun guztietan bertso saioa egongo da Kasino plazan. Eta uztailaren 31n, San Inazio egunez, Bertso Maratoia izango da; jaietako ezinbesteko zita. Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi arituko dira eguerdiko bertso saiotik hasita, bertso bazkarian eta osteko bertso jiran ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button