LITERATURA

Bertso, narratiba eta poesiako “Iparragirre Saria 2019” lehiaketarako epea amaitzear

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek antolatutako sariketaren edizio berrian parte hartzeko deialdia datorren urriaren 4an itxiko da.

Lehiaketak euskaraz zein gaztelaniaz onartuko ditu narratiba eta poesiarako lanak, bai eta bertso paperak arloak ere. Hala, lehiakide bakoitzak bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko gehienez, eta gaia librea izango da.

Narratiban 6 eta 12 orri arteko lanak entregatuko dira; poesian, 200 lerrotik gorakoak; eta bertso paperetan, 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10; eta 16 urtetik gora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12.

Epaimahaia kulturan gaituak direnek osatuko dute, eta hizkuntza zein arlo bakoitzean sari bakarra emango dute: 650 euro, hain zuzen. Gainera, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan. Hala ere, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badu. Epaimahaiaren ebazpena, edozein izanda ere, Urretxu eta Zumarragako udaletako web orrialdean jakitera emango dute abenduan eta bertan zehaztuko dute sari banaketa ekitaldiaren eguna, lekua eta ordua ere.

Iparragirre Saria 2019 lehiaketaren aurtengo edizioko lanak aurkezteko azken eguna, urriaren 4an itxiko da. Laster ibili beraz interesa duzuenok.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu