BERTSOTAN

“Bertso Maratoia” Algortako San Inazio jaietan

San Inazio jaiak hurbiltzen ari dira, eta horren inguruan bertso saio bereziak antolatzen dira toki askotan. Oso bitxia da Algortako San Inazio jaietako bertso eskaintza. Jaiek iraun egun guztietan bertso saioa egongo da Kasino plazan. Eta uztailaren 31n, San Inazio egunez, jaietako ezinbesteko zita antolatu da, Bertso Maratoia.

Eguerdian, 13:00ean, bertso saioa izango da Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Alaia Martin eta Arrate Illaro bertsolariekin; gai jartzailea Araitz Lasa izango da

Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi arituko dira eguerdiko bertso saiotik hasita, bertso bazkarian eta osteko bertso jiran ere. Biek maratoia osoa egingo dute.

Egurre!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button