ARTEA

Ohiko lekuak pintatzen

Pedro Salaberri (Iruñea, 1947) pintoreak erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean. Martxoaren 1era bitarte dago ikusgai erakusketa hori. Salaberrik ondo ezagutzen dituen lekuak pintatu ditu.

“Asko kurritu ditudan lekuak pintatzen ari naiz. Lan horrek lekuok berriro deskubritzeko aukera eskaintzen dit. Kontua da bizitza egunero hasten dela, eta gustuko dut bizitza estreinatzea”.

Salaberri 15 urterekin hasi zen arkitektura estudio batean lanean; arkitekturak, hain zuzen, protagonismoa handia du bere obran. Horretaz gainera, hainbat eraikinetan pintatu du; tartean, Antsoaingo igerilekuetan egindako muralak.

1973an inauguratu zuen estreinako erakusketa, eta harrezkeroztik, 60tik gora egin ditu. Bere azken erakusketa iaz egin zuen, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

Azkenik, harreman estua mantentzen du beste artista batzuekin; esaterako, hainbat artisten erakusketen komisarioa izan da, eta artisten katalogoak ere idatzi ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button