BERTSOTAN

Bertso Jota Rap jaialdia, Azkoien herrian

Oroimenaren Aldeko Emakumeak elkarteak Bertso Jota Rap jaialdia antolatu du Azkoien herrian. Bertan, emakume erresistente eta hein berean biktimak direnak aldarrikatu nahi dituzte. Jaialdia larunbat honetan izango da, irailak 24.

Kalejira, buruhandiak, musika eta beste mila kontu bilduko dira herriko plazan, non Arga parkean egingo den eskultura baterako tailerrak ere burutuko diren. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, jaialdia izango da.

Oroimenaren Aldeko Emakumeak elkartea herritik sortutako eragilea da eta eraldaketarako kultura anitz eta herrikoia oinarri hartzen du. Bere hitzean, “gure helburu nagusia memoria berreskuratzea da, estalitako historia. Bereziki 1936/2016 arteko emakume errepresaliatu eta borrokalariena. Zentzu horretan, bertsoak, jotak eta rapa batuko dituen jaialdi bat antolatu nahi izan dugu 36tik gaur arteko biktima guztien Egia, Justizia eta Erreparazioa aldarrikatzeko. Horretarako 1976ko Ekonomia, gizarte eta kultura eskubideen Nazioarteko Ituna eta 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna ditugu oinarritzat, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala berarekin batera memorian zeharreko gure ibilbidea zehazten dutenak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button